XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hizkuntza / haurtzaindegia / eritegia / zinema / antzokia / jolaslekua / suhiltzailea.

Izen hauen esangurak azter itzazu.

Behar baduzu, irakasleari laguntza eska iezaiozu.

ARIKETA.

Aztertu dituzun hitzak sartuz, honako galdera hauei erantzun.

- Edurne bi urtetako neskatilatxo bat da.

Edurneren ama, goizero, lanera joaten da fabrika batetara.

Nora eramango du Edurne, bere alabatxoa, ongi jagon dezaten?.

- Gaur, antzerki bat ikustera joango garela esan dit aitak.

Eritegi batetara joango al gara antzerkia ikustera?...... Nora?.......

- Walt Disney-ren pelikula bat ikusten dago zure laguna.

Non dago zure laguna?.

- Gaixoak sendatzeko, etxe handi bat egiten ari dira nire herrian.

Zer ari dira egiten nire herrian?.......

- Zure etxeak su hartu du.

Zer egin?.......

- Herri batetako haurrak aspertu egiten ziren kalean.

Eta alkatearengana joan ziren eskabide bat egitera.

Zer eskatu zioten?.......

Hitz hauetatik / Beste hauk jaiotzen dira.

Irakatsi / irakasle
Sua hil / suhiltzaile
Lore / Lorategi

Hitz hauetatik / Beste hauk jaiotzen dira / Hitz hauetatik / Beste hauk jasiotzen dira Ikasi / Kanta / Bertso / pilotari / idazle / haizkolari / Josi / Mendi / Lana / denda / sagardo / liburutegi / erosle / Arrantza.